Xabieralberdi’s Weblog

nire bloga!!

3.lan monografikoa:sekuentzia didaktikoa Febrero 27, 2009

Archivado en: Uncategorized — xabieralberdi @ 11:46 am

 

3. Lan monografikoa: Sekuentzia didaktikoa

 

 

Praktikak burutzen ari naizen Floreaga ikastetxean sekuentzia didaktikoa aztertzen aritu naiz. Irakaskuntza ikasgaietan banaturik dago eta berauen artean loturarik ez da gauzatzen, beraz diziplinartekotasunik ez dago. Hori dela eta Inguru ikasgaiko ekosistemak gaiaren sekuentzia didaktikoa aztertu  eta berataz hausnartu dut. Horretarako hurrengo arloak aztertu ditut.

 

Helburuak

 

Hurrengoak dira:-Ekosistemen elementuak eta ezaugarriak bereiztea.

                            -Hainbat ekosistema identifikatzea.

                            -Elika-kateak interpretatzea eta adieraztea.

                            -Ekosistemak babestu beharra balioestea(ingurunearen hezkuntza).

 

Helburu mota ezberdinak lantzen dira baina ez guztiak indar berarekin, hala nola:

Kognitiboak: Oso modu tradizionalean  lantzen dira. Irakasleak liburutik azalpenak ematen ditu eta ikasleek  ikasi egin behar dute.

Afektiboak: Irakaslea saiatzen da ikasleekin erlazio egokia edukitzen baina klasean dagoen giroak ez du askotan uzten ikasleek pentsatzen dutena askatasunez esan dezaten.

Pertsonala: Ikasleek arazorik badute irakaslea beti dago laguntzeko prest eta ikasleen eboluzio pertsonala jarraitzen saiatzen dela uste dut, adibidez jarrera aldaketaren bat badago irakasleek beraien artean eta gurasoekin hitz egiten dute arazoa konpontzen saiatzeko.

 

Helburuok adin tarte horretarako, 7-8 urte, egokiak dira, nahiz eta gehien lantzen den helburua kognitiboa izan eta besteak guztiz ez dituzten betetzen.

 

 

Edukiak

 

Eduki mota desberdinak lantzen dira baina era tradizionalean.

Kontzeptuzkoak: Gehien lantzen diren edukiak dira eta ebaluaketarako baliagarrienak ere badira.

Prozedurazkoak: Irakasleak azaldutako dinamika burutu behar izaten dute ikasleek, hala nola liburutik ikasi, ariketak egin eta zuzendu eta bukaeran azterketa egin.

Jarrerazkoak: Errespetua transmititzen da eta ikasleek hala jokatu behar izaten dute. Horretaz aparte kristautasunak beregain hartzen dituen jarrerak ere erakusten dira esaterako, seme-alaba edo lagun onak izatea, lagun hurkoa maitatzea…

 

 

 

 

 

 

 

Jarduerak

 

Unitate ezberdinetan orohar jarduera mota berberak egiten dira. Esan dudan bezala ikasleek dinamika ikasia dute eta badakite zein den prozeduraren ordena. Nahiz eta askotan galduta ikusten ditudan liburuan ageri dena ezagutzen ez dutelako, errealitatearekin loturarik ez duelako edo interesatzen ez zaielako.

Gai hasieran irakasleak denbora gutxi uzten du ikasleen aurrezagutzak azaleratzeko eta horrela dagoen iritzi eta jakintza aniztasuna ez da agertzen.Gainera motibazio eza sortzen da ikasleen artean eta horrek eragin negatiboa du. Ikasleek nota onak ateratzearren egiten dute lan eta ez gustura ari direlako edo jakin-minagatik.

 

Sekuentzia hau burutzeko ordubeteko zazpi edo zortzi saio beharrezkoak dira. Horretaz aparte ordutegia finkoa da eta beraren menpean egiten da lan.

Ikasleek banaka egiten dute lan beti edo ia beti. Horrela autonomia lantzen da baina elkarrekintza eta harremanak ez. Hor gabezia garrantzitsua ikusten dut, ezinbestekoa baita taldean jokatzen eta bertako rolak onartzen ikastea.

 

Sekuentzia honetan beste gaitasun batzuk ere lantzen dira adibidez: Mundu fisikoko prozesuak ulertzea, elkarreragin arduratsua izatea mundu fisikoarekin edo egoki hitz egin eta entzuten ikastea.

 

 

Material kurrikularrak

 

Floreagan materialak guztientzat berdinak dira, liburua eta koadernoa. Horretaz aparte ikasleek hiztegi bana dute eta irakasleak ordenagailu mugikorra dauka adibidez animalia bat edo beste zerbait nolakoa den bilatzailean aurkitu ostean ikasleei erakutsi ahal izateko. Gelan faltan botatzen dudana paretan atlasen bat da, horren ordez mezu erlijiosoak dituen horma paperak aurki daitezke.

Teknologia berriei dagokionean gabeziak ditu ikastetxeak. Informatika gela bat badago baina DBHko ikasleek bakarrik erabiltzen dute, beraz lehen hezkuntzan ikasleek ez dute arlo hori batere garatzen.

 

 

Ebaluazioa

 

Amaieran egiten den fitxa(azterketa)-ren emaitzak ebaluatzen dira nagusiki. Nahiz eta bidean egindako ariketa pare baten emaitzak ere ebaluatu, pisu handiena fitxak du.

Ikasleen jarraipena egiteko etxeko lanak eginda dituzten edo eta ikasi behar zuten zatia ongi ikasi al duten kontrolatzen da. Ikasleek hausnarketa metakognitibo urria burutzen dute izan ere nota onak atera behar dituztela dakitelako saiatzen dira irakasleak eskatu duenari erantzuten. Auto-ebaluazio eta irakaslearen ebaluaziorik ez dago sekuentzia bakoitzean behintzat eta horrela prozesuaren eta emaitzen hobetzea moteldu egiten da.

 

Praktiketako bigarren lan monografikoa Febrero 9, 2009

Archivado en: Uncategorized — xabieralberdi @ 3:45 pm
 

Praktiketako lehenengo monografikoa Enero 21, 2009

Archivado en: Uncategorized — xabieralberdi @ 12:14 pm
 

Surfaren webquesta Diciembre 3, 2008

Archivado en: Uncategorized — xabieralberdi @ 11:52 am
Tags:
 

webquest Noviembre 10, 2008

Archivado en: Uncategorized — xabieralberdi @ 11:23 am
Tags:

xabier-alberdi5

 

rocky point Octubre 27, 2008

Archivado en: Uncategorized — xabieralberdi @ 11:40 am

2008ko urtarrilak 10 ean grabatutakoa orruan. Haize handia eta olatu onak zeuden. Ni eta gelako Muxi agertzen gara bertan.

 

nire bloga Octubre 13, 2008

Archivado en: Uncategorized — xabieralberdi @ 10:25 am
Tags: , , ,

Kaixo nire lehenengo blogerook. Hauxe da nire blog gaztea. Unibertsitatean informatikako ikasgaian blog hau egin behar genuela eta egin dut. Blogean sartzen zaretenon kopurua eta zeuon aportazioak kontuan izango dittu irakasleak beraz doble eskertuko dizuet bisita. Eskerrikasko!